Albisteak

ELKARRIZKETAK

14 Urt 2020

Aurredenboraldiko egunerokoa (I): Urdaibai Avia

Aurredenboraldiko egunerokoa (I): Urdaibai Avia

Iban Martinez arraunlari bizkaitarrak bere neguko entrenduen berri eman digu

Udako denboraldian zehar Eusko Label Liga eta Euskotren Ligako arraunlariek euren onena ematen saiatzen dira beren traineruak ahalik eta azkarren ibiltzeko. Baina, arraunlariaren lana ez da hiru edo lau hilabetetako soilik, baizik eta urte osoko dedikazioa eskatzen duen bizimodua.

Arraun denboraldian zehar, argi guztiak txapelketan jarrita daude baina askotan arraunlariek neguan egiten duten lanak ez du hainbesteko oihartzunik. Honi buelta bat emateko, gure txapelketako arraunlariek beren aurredenboraldie berri eman digute.

Lehenengo atal honetarako, Urdaibai Aviako Iban Martinez arraunlariarekin hitz egin dugu, negu honetan Bermeo aldetik gauzak nola dauden jakiteko:

Zer moduz daramazu aurredenboraldia?
Ondo, apurka-apurka. Momentuz eguraldia aldeko dugu eta horrela dena da errazagoa.

Zein da astean daukazun entrendu plana?
Aste barruan gimnasioan, korrika eta ergometroan egoten gara. Beraz, astelehenetik ostiralera Bermeora joan beharrean Ondarrun entrenatzen dut. Asteburuetan uretara ateratzen gara, batzuetan Bermeon, baina gehienetan Bilbon.

Zenbat aldiz ateratzen zeate astean uretara?
Gabonak pasa direnetik astean bitan goaz uretara, biak asteburuan.

Nolakoa da neguan Bermeon entrenatzen?
Arraroa da, Bermeon neguan zehar oso gutxi entrenatzen dugulako. Normalean Bilbora joaten gara errekan entrenatu ahal izateko.

Ontzi txikietan entrenatzen al duzue? Erabilgarria egiten al zaizu prestakuntzarako?
Ez dugu ontzi txikietan entrenatzen. Trainerillen kasuan bai, uste dut udararako puntu bat lortzen laguntzen duela.

Gogoz jasotzen al dituzue neguko estropadak (jaitsierak)?
Bai. Beti datoz ondo neguko errutinatik ateratzeko.

Zer eskatzen dizue entrenatzaileak aurredenboraldian?
Entrenduak gogoz hartzeko eta berak eskatzen digunari jaramon egitea.

 

Itzuli