Albisteak

BEREZIAK

17 Eka 2019

Web App-a eskuragarri dago jada!

Web App-a eskuragarri dago jada!

Jarrai ezazu denboraldia gertutik Eusko Label Ligako Web APP berriarekin eta ez ezazu xehetasunik galdu

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga hastear daude, eta horrekin batera Web APP-a eguneratu dugu, gailu mugikorretarako bi lehiaketen inguruko informazioa modu errazenean eskuratu ahal izateko.

Eusko Label Ligako Web APPak eskaintzen duen informazioari esker, liga zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera ematen du; taldeak, emaitzak, sailkapenak, berriak… eta hau dena zure gailu elektronikoan eraman dezakezu Eusko Label Ligako 20 jardunaldi eta Euskotren Ligako 14 estropadetan zehar. Gainera estropaden nondik norakoa jarraitu ahal izango duzu GPS-aren seinaleari esker.

Web APP hau zure mugikorrean edukitzeko, ondorengoko bi pauso erraz hauek jarraitzea besterik ez duzu behar:

1) Sartu zure mugikorretik www.euskolabelligaapp.com webgunean

2) Sarbide zuzen bat sortu (edota zure hasierako orrira gehitu)

Honen ondoren, arraunaz gozatzea besterik ez zaizu geratuko!

Itzuli