Albisteak

BEREZIAK

25 Urr 2019

Hemen da 2020ko Donostiarra

Hemen da 2020ko Donostiarra

Gipuzkoar hiriburuko taldeak datorren arraun denboraldirako staff tekniko eta arraunlariak aurkeztu zituen atzo

Pasa den udara honetan bere historiako Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi, eta CaixaBank Koroaren lehian seigarren postuan amaitu ondoren, Donostiarrak atzo arratsaldean arraunaren maila goreneko bere hirugarren denboraldiari aurre egiteko kirol proiektua aurkeztu zuen.

Haiekin batera, emakumezkoen traineruak Maialen Arrazola izango du entrenatzaile bezala taldearen Euskotren Ligako emaitzak hobetzeko herlburuarekin. Taldearen ia osotasun guztia mantendu arren, talde gipuzkoarrak maila handiko arraunlarien fitxaketak aurkeztu ditu Orio Babyautori Euskotren Ligako lidertza lehiatzeko.

DONOSTIARRAREN PRENTSA OHARRA

2020KO STAFF ETA ARRAUNLARI-TALDEEN AURKEZPENA

Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak 2020 denboraldiko staff eta arraunlariak aurkeztu ditu La Perlan. Klubak entrenatzaile-taldean egin dituen aldaketak esanguratsuak dira, beti bezala kirol-helburuak ahalik eta modurik egokienean lortzeko asmoz.

Arraunlariei dagokienez, bereziki aipatzekoa da arraunlari gehienek jarraitu egingo dutela aurten ontzi guztietan (Ako 15ek, Bko guztiek, eta emakumeeneko 17k). Berebiziko garrantzia du honek arraunketan.

Gizonezkoen A trainerua (Euskolabel Liga): Igor Makazagak jarraituko du entrenatzaile. Baja izango dira Ibon Basterretxea, Iñigo Collazo, Alain Osanbela eta Hegoi Intxauspe (B ontziko arraunlari/entrenatzaile izango da). Arraunlari berriak: Mikel Iradi (harrobiko donostiarra), Koxme Burutaran (harrobiko donostiarra), Iban Verdugo (harrobiko donostiarra), Iñaki Arrieta (donostiarra), Endika Lopez, Iñaki Urtubia eta Joseba Larrarte.

Gizonezkoen B trainerua (KAE1 Liga): Hegoi Intxauspe, orain arte A traineruan ibilia, izango da B traineruko entrenatzaile berria eta arraunlaria. Aurreko entrenatzailea, Rufo Urtizberea, Donostiarraren harrobia lantzen arituko da, Ur Kirolaken bereziki. Arraunlari guztiek jarraitzen dute


Emakumeen trainerua (Euskotren Liga): Entrenatzaile berria Maialen Arrazola donostiarra izango da, Iñaki Mendizabal ordeztuta, eta bigarren entrenatzaile gisa arituko da Joserra Mendizabal “Mendi”. Baja izango dira, Nagore Arruti eta Belen García. Taldera datoz Maialen Arrazola (arraunlari modura ere arituko da), María Mendizabal donostiarra, Irati Larrañaga, Ioana Alijostes, Oihana Cereijo eta Andrea Oubiña. Ahaztu gabe Ur-Kirolakeko behe sekzioetako harrobikoak ere pixkanaka iristen joango direla Donostiarrako ontzira.

Uste dugu aldaketa hauei guztiei esker Donostiako zale guztiak ilusioz beteta jarraituko dutela, klubak urratsez urrats ibilbide sendoa daramala ikusita.

Itzuli