DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK

Historia

Donostia Arraun Lagunak klubaren jatorria 1965. urtean izan zen. Sortzerakoan, Donostia Arraun Lagunak Unibertsitarioak izena hartu zuen. Kluba, arraun olinpikoko jarduera Donostiako hirian garatzeko eta sustatzeko helburuarekin jaio zen. Hasiera batean Mundaiz ikastetxeko instalazioetan kokatu zen kluba. Donostiar unibertsitario talde bati esker hasi zuen ibilbidea erakartzen duen kirol honek.

Fundatzaile batzuen artean Jose Maria Lacoste, Javier Aramendi, Josetxo Fdez Vaqueriza aurkitzen dira. Berain unibertsitateko ikasketak bukatzerakoan, kluba berrantolatu zuten Donostia Arraun Lagunak deitzera pasatuz. Bi urte geroago, arraunlari kopurua hainbeste hasi zenez, instalazio berrien beharra suertatu zitzaien eta horren eraginez Lugañene baserrira aldatu ziren. 1972tik gaur egungo egoitza izanik.

Urte askotan egin den lanaren ondorioz, elkarteak Espainiako selekzioari arraunlariak emateko gai da, munduko txapelketa desberdinetan eta olinpiadetan parte hartuz eta maila handia erakutsiz, lemazain seniorrarekiko modalitate arineko 8aren kasuan bezala. 1996an elkarteak/ klubak, banku finkoko Donosti arraun klubarekin bat egitea erabakitzen du, Donosti Donostia Arraun Lagunak izena emanez, gaur egun ezagutzen den klubaren izena dena. Bat-egite honen bidez, klubean aulki fijoa ere lantzen hasten da, eredu tradizionala menderatuz eta emaitza honak lortuz. Horren adibide dugu 1992.urtean eginiko Espainiako eta Euskadiko traineren txapelketa. Harrezkeroz, lorpen handiak lortu dituzte kategoria eta modaitate ezberdneko klubeko gazteak.