ACT

2009an Euskotren Liga eratu zen emakumezkoen arraunari bultzada bat eman eta gizonezkoetan egiten zen bezalako goi mailako txapelketa bat sortzeko. Lehenengo edizioan 8 estropada jarri ziren jokoan eta selekzioka lehiatu zen. Txapelketa honetako lehen lau parte-hartzaileak Cataluña, Bizkaia, Gipuzkoa eta Galizia txapelduna izan ziren.

2011ean emakumezkoen arraun klubek selekzioen lekua hartu zuten eta 10 jardunaldiraino luzatu zen Euskotren Liga, Getaria - Tolosa kluben arteko baturak lortu zuelarik garaipena. Datorren bi urteetan Zumaia Salegi Jatetxeak lortu zituen garaipena (2012 eta 2013), 'bateleren' nagusitasunari hasiera eman aurretiko azken talde txapelduna bilakatuz.

Parte harturiko bi edizioetan txapeldunorde postu bat lortu ondoren, 2014ean San Juan Iberdrolak bere lehenengo garaipena lortu zuen Euskotren Ligan, Hibaika Jamones Ancín-en aurretik. Hemendik aurrera, ez da izan San Juan Iberdrola garaitu duen talderik eta urtez urte Euskotren Ligako garaikurra bereganatuz joan dira 2018an bere bostgarren txapelketa irabazi zuten arte. 2018koa, oso urte garrantzitsua izan zen Euskotren Ligarentzat, hamargarren edizioa ospatu baitzuen eta 16 jardunaldiraino luzatu zen emakumezkoen txapelketaren egutegia.

Euskotren Ligako txapeldunak

  • 2009: Galizia
  • 2010: Gipuzkoa
  • 2011: Getaria - Tolosa
  • 2012: Zumaia Salegi Jatetxea
  • 2013: Zumaia Salegi Jatetxea
  • 2014: San Juan Iberdrola
  • 2015: San Juan Iberdrola
  • 2016: San Juan Iberdrola
  • 2017: San Juan Iberdrola
  • 2018: San Juan Iberdrola