Albisteak

BEREZIAK

20 Ira 2019

Zer dio prentsak?

Zer dio prentsak?

Hedabide ezberdinek arraun merkatuaren inguruan jaso dituzten albisteei errepasoa egingo diegu

Fuera de Juego - Radio Euskadi: Gorka Aranberri Orio Babyautoko patroiari egindako elkarrizketa batean, Aranberrik garbi utzi zuen Santurtzi Iberdrolak ez ziola inolako eskaintzarik egin datorren urteko denboraldiari begira. Aitzitik, Orion oso gustora dagoela azpimarratu du zarauztarrak, eskaintzak jasotzeko prest dagoen arren. 

Deia: Ur mugituak Bizkaiko ontzietan. Oscar Viudezek eta Carlos Palazuelosek Urdaibai Avian ez dute jarraituko. Arraunlari kantabriarra Zierbena Bahias de Bizkaira joango da, baita Sergio Montenegro ere.

Berria / El Diario Vasco: Gonzalo Carrion GO fit Hondarribiko arraunlariak "Ama Guadalupekoa" ontziaren branka utziko du, 20 urte luzez aritu ondoren. Hondarribiarren tostetan egongo ez den arren, Txalok bere bizitzako elkartean lanean aritzeko asmoa erakutsi du. 

Alerta: Orio B-rekin KAE1erako igoera lortu eta Eusko Label Ligan "San Nikolas" ontziarekin txapeldun izan eta gero, Alexander Estebanek Orio Babyauto utzi du eta Deustu Bilbaoko entrenatzaile berria izango da, 2020an taldea bizkaitarra maila gorenera igotzeko xedez. 

Diario Vasco: Zarautz Babyauto hasi da datorren denboraldiari begira lanean. Eusko Label Ligarako itzuleran, talde gipuzkoarrak harrobiari garrantzi handia emanez, aurtengo taldea mantentzea izango du helburu. 

Itzuli